iNaturalist biodibertsitateari buruzko informazioa partekatzeko sare soziala da, naturari buruz ikasiz elkarri laguntzeko. Helburu nagusia pertsonak naturarekin konektatzea da, eta bigarren helburua da topaketa pertsonal horietatik abiatuta zientifikoki baliotsuak diren biodibertsitate-datuak sortzea.

iNaturalistek landareak eta animaliak identifikatzen laguntzen dizu, bisualki antzeko iradokizunak eginez eta laguntzaile arduratsuek egiaztatuta. Jar zaitez harremanetan naturari buruz gehiago ikasten lagun diezazuketen milioi bat zientzialari eta naturalista baino gehiagoko komunitate batekin! Behaketak egin eta partekatzean, ikerketaren kalitatezko datuak sortuko dituzu natura hobeto ulertzeko eta babesteko lan egiten duten zientzialarientzat.
